Lupiañezi ezarritako zigorra salatzeko elkarretaratze jendetsua egin dute Elorrion

Anboto 2019ko api. 14a, 20:05

Ehunka lagun batu dira Elorrioko plazan Gorka Lupiañezen etxeratzea eskatzeko. Audientzia Nazionalak 50 urteko kartzela zigorra ezarri berri dio, dagoeneko 12 urte preso egin dituen durangarrari.

Sententzia hori salatu dute deitzaileek, Kalera dinamikakoek. "ETA deseginda dagoela, horrelako sententzia batek ez dauka zentzurik", esan dute amaieran. Gainera, Lupiañez errudun jotzeko erabakiagaz kritiko agertu dira, euren ustez abokatuak fiskalaren argudioak desmuntatu zituelako. "Epaiketan egon ginenok argi ikusi dugu sententzia aurretik idatzita zegoela". 

Lupiañezen sendiaren izenean eskerrak eman dituzte egunotan jasotako elkartasunagatik. Presoari animoak helarazten segitzera dei egin dute Kalera dinamikakoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!