Gorka Lupiañez presoari ezarritako zigorraren aurka elkarretaratzera deitu dute Elorrion

Markel Onaindia 2019ko api. 11a, 08:46

Presoen eskubideen alde Durangon urtarrilean egindako mobilizazioa.

Lupiañezi 48 urteko kartzela zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak. Horren aurrean, elkarretaratzera deitu dute Kalera dinamikatik. Domekan izango da mobilizazioa, 19:00etan, Elorrioko plazan.

Gorka Lupiañez preso durangarra 2007an atxilotu zuen Guardia Zibilak ETAko kide izatea egotzita, eta geroztik espetxean egon da. Zigor hori aurten beteko du, baina Auzitegi Nazionalak beste auzi bategatik epaitu du orain. Sententzian 48 urteko kartzela zigorra ezarri diote, baita kalteak ordaintzea ere. Uneotan, Salamancako kartzelan dago dispertsatuta.

Aski da, Gorka eta besteak etxera lemapean garatuko da domekako mobilizazioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!