Korrikaren inguruko egitaraua, herriz herri

Korrikaren inguruko egitaraua, herriz herri

Apirilaren 13an pasako da Korrika Durangaldetik. Hala ere, aurrez hainbat ekintza antolatu dituzte eskualdean.

Apirilaren 10ean
BERRIZ   ‘Basa’ eleberria berbagai. Hizlariak: Maite Berriozabal eta Miren Amuriza, 19:00etan, Kultur Etxean.

Apirilaren 11n
DURANGO
Bertso Korrika: Onintza Enbeita, Manu Goiogana, Aitor Bizkarra eta Gorka Pagonabarraga. 19:00etan, Plateruenean. Gai jartzailea:
Leire Vargas.

ZORNOTZA
‘Hozkailua’ (Huts Teatro), 19:00etan, Zelaietako kontzertu gelan.

Apirilaren 12an
BERRIZ  
Korrika txikia, 15:00etan, BBK aurretik eskolaraino.

ELORRIO
Korrika txikia, 14:30ean, plazatik. Gero, txokolatea, aurpegia margotzea eta Korrikako dantza. Pirritx, Porrotx eta Marimotots, 17:00etan, Arriolan.

IURRETA
Korrika txikia, 11:00etan, Maiztegitik. Amaitzean, plazan, txokolatea eta DJa. Umeentzat herri kirolak, 18:00etan, Askondon.

MALLABIA
Korrika txikia, 15:00etan, eskolatik. Txokolatea, 16:30ean, plazan. Jolasak umeentzat, 17:00etan.

OTXANDIO
Korrika txikia, 10:30ean, Eskolako umeen irratsaioa, 09:30ean.

ZALDIBAR   Korrika txikia, goizean.

ZORNOTZA Korrika txikia, 10:30ean. Jaia Zelaietako frontoian.

ZORNOTZA   ‘Kiribil’ zirku tailerra, 17:30ean, Herriko plazan.
Poteo musikatua Kittu taldeagaz, 19:00etan, Sukoi tabernan hasita.

Apirilaren 13an
ABADIÑO
Maleta siku, 14:00etan, probalekuan. Gero, bingo musikala. Nafarroa kanta txaranga, 20:00etan.

BERRIZ
Diskorrika, 18:00etan, Olakuetan. Kantulagunekin poteoa, 19:30ean.
Afaria, 21:00etan, frontoian. Txartelak Fondan eta Amalur liburu-dendan (15 euroan, umeek 7).  Dj Ainhoa, 22:00etatik 24:00etara, frontoian.

DURANGO
Triki-poteoa, 12:00etan, Andra Marian hasita. Bazkaria, 14:30ean, Plateruenean. Txartelak AEKn (15 euroan, umeek 6). Gero, bingo musikatua eta umeentzako jolasak. Argazkia aterako dute.

ELORRIO
Erromeria, 13:00etan, plazan. Eusko Labeleko hanburgesak. Korrikako dantza eta argazki herrikoia, 15:00etan.

MALLABIA
Txaranga, 17:30ean.

IURRETA
Paella lehiaketako aurkezpena 14:00etan, Askondon. Gero, bazkaria. Izena ematea, tabernetan.
Dantza-kantu poteoa 17:00etan eta Korrikaren ostean.

OTXANDIO
Peto salmenta eta diru-bilketa, 19:00etan, plazan. 01:55ean, Korrika agurtuta, txokolatea plazan.

ZALDIBAR 
Dantzarien Korrikari ongietorria, 13:00etan, udaletxearen aurrean. Dj Pakigaz Gaztetxetik jaitsiera, 14:30ean. Disko-festa, 17:30ean, udaletxearen aurrean. Luntxa, 19:00etan. 19:30ean, Sakatu elektrotxaranga.

ZORNOTZA
Eingo Kantan Ta Dantzan, 14:30etik 17:30era, tabernaz taberna. Luis Urrengoetxea kalean, 19:30ean, Zarata 18 elektrotxaranga. Eko Taloak, 13:00etatik 16:00etara, Euskal Herria plazan.