Korrika 1980an igaro zen lehenengoz eskualdetik

Joseba Derteano 2019ko api. 2a, 11:00

Badator Korrika 21. Eskualdeko herriak motorrak berotzen ari dira euskararen aldeko jai mugikorrari ongietorria emateko. Baina, gogoratzen al du inork noiz igaro zen Korrika lehenengoz Durangaldetik?

1980an izan zen, bere lehenengo aldian. Korrika, Euskal Herria! leloagaz, Oñatin hasi eta Bilbon amaitu zen. Durangaldeko hainbat herri igaro zituen, tartean Abadiño, irudian ikusten den moduan. Argazkia Zelaietako Txanporta plazan aterata dago. Orduan, Luis Irazola alkate zenak eraman zuen testigua. Jende askok parte hartu zuen eta argazkian agertzen direnen artean honako hauek daude: Ana Rosa Lazpita, Manu Beltran, Perutxo, Juan Luis Elorza, Angel Arkarazo, Angel Villa, Jose Luis Markiegi, Jabi Abaunza, Josu Negugogor, Salba Esparza  eta Pedro Diez Nieto.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!