Bulkada Eguna 2019 Elorrion

Karolina Suarez 2019ko mar. 25a, 16:38

Bulkada Eguna ospatu zen zapatuan, martxoak 23, Elorrion, Jarrai sortu zenetik 40 urte pasa direla ospatzeko. 

Durangaldeko Ernaik egun osoko egitaraua prestatu zuen Bulkada Berrien Garaia Da! dinamikaren baitan. Durangaldeko gazte sortzaileen plazarekin abiatu zen eguna. Ostean, 200 lagun inguruk elkarrekin bazkaldu zuten. Bingo musikatuaren eta Kittu taldearekin egindako poteoaren ostean, ekitaldi politikoa egin zuten gazteek plazako karpan. Gauez, Kaleko Urdangak, Ezetaerre eta Gora Etorri taldeen kontzertuak egon ziren, eta eguna borobiltzeko, DJ Bull musika jartzen egon zen gaztetxean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!