'Ni zu bi' herri-ekimena jaio da gaixotasun larriak dituzten presoen eskubiden alde egiteko

Maialen Zuazubiskar 2019ko mar. 7a, 09:30
Zapatuan egin zuten agerraldia.

Martxoaren 16rako mobilizazioak deitu dituzte Bilbon.

Gaixotasun larriak dituzten presoen eskubideeen alde  'Ni zu bi' herri ekimena sortu da Bizkaian. Ekimena aurkezteko prentsaurrekoan Gorka Fraile, Kepa Arronategi, Txus Martin, Ibon Iparragirre eta Joseba Borde presoen senitartekoek "presoen eskubideak bermatzea premiazkoa eta hil ala bizikoa dela", adierazi zuten. Gainera, larri gaixo dauden pertsona horien egoerari "berme guztiekin erantzuteko", presoen askatasuna eskatu dute eta legez preso hauek etxean behar dutela gaineratu dute.

Bestalde, martxoaren 16rako deialdi bateratura deitu dute herri-ekimeneko kideek. Bilboko zazpi zubitan ordu erdiko elkarretaratzeak egingo dituzte —Deustuko Zubian, Pedro Arrupen, Zubi Zurin, udaletxeko zubian, Areatzakoan, Merceden eta San Antonen—. Ostean, bi martxa aterako dira San Antongo eta Deustuko zubietatik, eta udaletxe aurretik pasatuta, Arriaga plazan amaituko dute bidea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!