90 minutuko zirkuitu termalaz aparte, gau bat, buffet gosaria eta afaria edo bazkaria sartzen dira egonaldian. Leku ederrean dago hotela, itsaslabarrera begira. Hain zuzen, erreserbatutako gelak ere itsasorako ikuspegia dauka. Lehiaketa irabazten duenak gura duenean gozatu ahalko du egonaldiaz.
Inauterietako argazkiak www.anboto.org webgunera igo beharko dira, martxoaren 1etik martxoaren 10era bitartean. Hurrengo egunetik martxoaren 17ra arte bozkatzeko aukera egongo da, eta botorik gehien dituenak irabaziko du.