Eskualdeko alkategaiak aurkeztu ditu EAJk

Maialen Zuazubiskar 2019ko ots. 24a, 14:03

EAJk bere alkategaiak aurkeztu ditu maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeetarako. 

Gaur eguerdian egin dute aurkezpena Durangon, Landako gunean. Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak parte hartu dute hautagaitzen aurkezpen ekitaldian. Bertan, Atutxak “herritarren alde egiteko bokazioa” dela Euzko Alderdi Jeltzalea bultzatzen duena adierazi du. 

Unai Rementeriak, berriz, gaurko ekitaldian Durangaldean hauteskunde zerrendak osatzen duten pertsonen "konpromisoa" eskertu du, eta iragarri du pertsona horiekin “bermatuta dagoela gauzak ondo egitea". "Eskarmentua, lana eta bereziki, ilusioa daukate Durangaldeko hautagaiek", esan du.

Durangaldeko EAJko hautagaiak:

Mikel Garaizabal (Abadiño)
Xabier Azkarate(Atxondo)
Orlan Isoird (Berriz)
Mireia Elkoroiribe (Durango)
Joseba Mujika (Elorrio)
Erramun Osa (Garai)
Iñaki Totorikaguena (Iurreta) 
Aroa Gonzalez (Izurtza)
Igor Agirre (Mallabia)
Endika Garate (Otxandio) 
Andoni Agirrebeitia (Amorebieta-Etxano) 
Mañaria (hautagaia aukeratzeko prozesuan daude)
Zaldibar (hautagaia aukeratzeko prozesuan daude)

Bestalde, gaurko ekitaldian Mireia Elkoroiribek, Durangoko EAJko alkategaia, "ilusioz beteta" dagoela aitortu du guztien artean 2030ko Durango eraiki ahal izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!