Muffler's, soul musika 60ko hamarkadan Elorrion

Joseba Derteano 2019ko ots. 4a, 09:30

60ko hamarkadan zazpi elorriarrek sortutako musika taldea izan zen Muffler's. Soul abestiak jotzen zituzten, azal zuriaren azpian arima beltza zutela erakutsiz. Musikari amerikarren bertsioak jotzen zituzten.

Argazkia 1971n egin zuten. Ezkerretik hasita, hauek dira zazpi taldekideak: Jesus Aierra, Isidoro Arrizabalaga, Javi Moisen, Adrian Martin, Juan Luis Moisen, Vicente Diaz eta Jose Vicente Sagastizabal. Urtebete geroago, 1972an, soldaduskara joateko sasoia heldu zitzaien eta taldea utzi behar izan zuten. Bueltatu zirenean, musika jotzen jarraitu zuten, baina beste izen bategaz: Volumen taldea.

"Euskal Herrian ez ezik, Errioxan ere eskaini genituen kontzertuak. Sasoi batean, astebururo izaten genituen kontzertuak", gogoratu du Isidoro Arrizabalagak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!