Urtarrilaren 15tik hilabete amaiera arte zenbait kultur ekitaldi eta aurkezpen egingo dira Barakaldon (Gaztela Leoi kalea, 10. zkia.). Helburua tokiko sortzaileak laguntzea da, herritarrek egiten duten kultura. Fidel margolariaren irudiak ikusgai izango dira, "Doctor Artestein" laburmetraila lehenengo aldiz proiektatuko da Barakaldon eta bukatzeko Malsonando Barakaldoko kantautorea izango da.