Apirilaren 13an igaroko da 21. Korrika Durangaldetik

Aritz Maldonado / Markel Onaindia 2019ko urt. 9a, 10:52

15:50ean Mallabira iritsiko da 21. Korrika. Arratsalde osoan zehar eskualdea zeharkatu, eta 20:05ean Zornotzara iritsi ostean, Arratia aldera jarraituko du ekimenak.

Debabarrenatik egingo du salto Korrikak Durangaldera, apirilaren 13an. Otxandiotik, ostera, gauez igaroko da. Hain zuzen ere, hurrengo egunean, apirilaren 14an amaituko da AEK-k antolatzen duen ekimena, Gasteizen. Garesen hasiko da euskararen aldeko herri-lasterketa erraldoia, apirilaren 4an, eta hamaika egunetan 2.560 kilometro egingo ditu. Klika da 21. Korrikaren leloa.

Hauxe da ordutegia, herririk herri:

Mallabia 15:50
Zaldibar 16:21
Berriz 16:35
Elorrio 16:56
Atxondo 17:59
Abadiño 18:20
Durango 18:55
Iurreta 19:37
Zornotza 20:05
Otxandio 01:01

 

Handiago ikusteko egin klik: Mapa

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!