Zea Mays eta Gora Etorrigaz batera, Euskaraldian bizitakoa ospatuko dute Durangon

Markel Onaindia 2018ko abe. 11a, 09:30

Euskaraldia amaituta, ondorioak baloratu eta egindako lana ospatzeko ekitaldia prestatu dute Durangoko euskaltzaleek. Bariku honetan izango da, 20:00etan hasita, Plateruena kafe antzokian. Doako sarrera ipiniko dute.

20:00etan ondorioak aurkeztuko dituzte, eta 22:00etan Zea Mays eta Gora Etorri taldeen kontzertuak hasiko dira. Azken hauek Durangoko Euskaraldirako abestia sortu dute, eta zuzenean entzuteko aukera egongo da.

Euskararen erabileran jauzi bat emateko asmoz jaio da Euskaraldia, eta milaka herritarrek parte hartu dute. Edizio gehiago egongo direla aurreratu dute antolatzaileek. "Askoz sakonagoa eta zabalagoa izango den aldaketa bat bultzatzeko lehen urratsa izan da Euskaraldia".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!