Zazpi bertsolarik kultur adierazpide desberdinetako zazpi sortzaileekin elkarlanean liburuxka bana idatzi dute, eta ostean horiek kutxa batean bildu dituzte. Bikoteka, elkarregaz jolasean jarri ditu Lankuk hamalau artistak; sortzaileek jarritako abiapuntu edo galderei hitz lauz erantzun diete bertsolariek.
Sarrionandiaz, Elortzaz, Sagardoyz eta Berriozabalez gainera, Uxue Alberdik, Gorka Urbizuk, Nerea Ibarzabalek, Ruper Ordorikak, Onintza Enbeitak, Danele Sarriugartek, Andoni Egañak, Ilaski Serranok, Julio Sotok eta Manex Agirrek parte hartu dute proiektuan.
Protagonistek askotariko gaiak izan dituzte hizpide solasldietan, eta erabilitako forma ere ezberdina da. Zazpi lanetatik lau saiakera dira eta beste hiruak, ipuinak. Bilduma Durangoko Azokan egongo da eskuragarri.