Praktikatu eta bizi proiektuan parte hartu duten partaideek euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, azken finean, euskaraz bizitzeko aukera izan zuten. Gainera, antolatzaileek Euskaraldia ere oso presente izan zutela jakitera eman dute.
Bestalde, Durangaldeko Berbalaguneko kideek egitasmo honetan edozeinek parte hartu dezakeela jakitera eman zuten: euskaldun zahar, euskaltegiko ikasle edo euskaraz mintzatu edo ikasi nahi dutenek. Parte hartu gura dutenek Durangaldeko AEK euskaltegietan, Durangoko Udal Euskaltegian, Hizkuntza Eskolan, udaletako euskara zerbitzuetan edo kultur etxeetan izena eman dezaketela jakitera eman dute,baita telefonoz (639 400 786) edo emailez (durangaldea@aek.org ) helbidean.