Ekimenak rol bi proposatzen ditu: belarriprest eta ahobizi. Eguazten arratsaldera arte 8.726 lagun zeuden izena emanda Durangaldean. 6.915 ahobizi eta 1.811 belarriprest. Beraz, parte-hartzaileen %80 ahobizi izango dira, eta %20 belarriprest. Euskal Herri osoan 196.000 lagunek eman dute izena, eta Bizkaian 68.500ek.
Hainbat ekitaldi gaurko
Durangaldeko hainbat herritan Euskaraldia abiatzeko ekintzak prestatu dituzte. Atxondon eta Elorrion ekitaldi bana prestatu dute gaur iluntzerako. Zaldibarren kalejiran kantuan abiatuko dute Euskaraldia, 19:30ean. Bestalde, azaroaren 29an, San Andres jaietako pregoia eta txupinazoa jaurtiko dute. Zornotzan, mural parte-hartzailea marraztuko dute gaur, 18:00etan. Durangon, hasiera ekitaldian argazkia aterako dute, 17:00etan, Ezkurdin. Mañarian kantupoteoa egingo dute eta Abadiñoko Traña-Matienan, trikipoteoa.