- Zaldibarren dauden bi enpresa hauetako langileak azaroaren 7tik greban daude.
- "Lan hitzarmen duin baten alde borrokatzen dugu", esan dute grebalariek.
Inyectados Gabi S.A. eta Galter S.L. enpresetako langileak manifestazioa egin zuten azaroaren 16an, Zaldibarren. "Enpresak bere kabuz eta langileei galdetu barik nahi dituen lan baldintzak ezarri nahi dizkie", salatu du sail sindikalak. Neurrien artean soldata hazkunde txikiegi bat, lan baldintza okerrak, makineri eta instalazioen mantentze baldintza txarrak eta lan egutegiaren inpostaketa izan dira langileak grebara bultzatu dituzten faktoreek. Gainera, "behin behineko kontratazio handia salatzen dugu", esan du CNTk.
"Mobilizazioak egin eta egingo ditugu", esan du sail sindikalak, "greba egiteko eskubidea kolokan jartzen dituen enpresaren edozein maniobra salatuz". Jokabide hau Lan Ikuskaritzan salatu da. "Baldintza duin batzuk lortu arte ez gara geldituko", esan dute grebalarien kolektiboak.