Amankomunazgoak eta udalek sustatuta, zenbait herritan Euskaraldirako formakuntza tailerrak egiten dabiltza, Berbaro elkartearen eskutik. 11 eguneko ariketan ahobizi edo belarriprest rolak garatzeko aholkuak eman dituzte. Berbaroko kideek azaldu dutenez, jendea Euskaraldian parte hartzeko "prest eta gogotsu" ikusi dute.
Konfiantza sortzea izango da gakoetako bat. "Euskaraldia pasatu ostean, 11 egunez sortuko diren hizkuntza ohitura berri horiei eustea da gakoa. Hori dela-eta, oso garrantzitsua da sortutako euskarazko hartu-eman berriak atseginak izatea parte-hartzaileentzat", esan dute euskara elkartekoek. Horregaz batera, orain arte gaztelaniaz bizitako erlazioetan akordioak adostu beharra ere egongo da. "Elkarrizketa elebidunak izatea, adibidez, oso gauza 'arraroa' da guretzat, baina ingurukoekin horrelako akordioak adostea da lehenengo pausoa".
Ahobizi denak lehen berba euskaraz egin beharko du beti eta belarriprest denak jarrera zabala eduki beharko du.
Egitaraua
Abadiño
-Txapak jaso: 16an Zelaietan (18:30-20:00). 18an Matienan (12:30-14:00). 21ean eskoletan (16:00-17:30). 23ra arte Errotan eta Mediatekan (18:30-20:00).
Atxondo
-Txapa banaketa: 16an plazan. 19tik aurrera udaletxean eta liburutegian.
-Formakuntza: 20an, 18:30an.
-Hasiera: 23an, 19:00etan.
Berriz
-Txapa banaketa: 22an, Olakueta plazan, 19:00etan.
Durango
-Txapa banaketa Artekalen: 16an (18:00-20:30). 17an (12:00-14:30). 19tik aurrera, goizean eta arratsaldean.
Elorrio
-Inskripzioa plazan: 16an eta 22an (19:00-20:30). 18an (12:00-14:00). Txapa banaketa AEKn.
-Formakuntza ahobizientzat: 20an, 19:00etan Iturrin.
-Ekitaldia: 23 iluntzean.
Garai
-Inskripzioa: 16an, 19:30ean udaletxe aurrean.
Iurreta
-Mahaia Askondon: 16an, 19:00etan. Klowna eta Oxabi.
Izurtza
-Inskripzioa astegunetan, udaletxean eta liburutegian.
Mallabia
-Mahaia: Azaroaren 16an, 19:00etan plazan.
Mañaria
-Inskripzioa: udaletxean eta liburutegian.
Otxandio
-Inskripzioa plazan: 16an, 18:00etan. 17an, 11:00etan.
Zaldibar
-Txapa banaketa: 16an, udaletxeko plazan (19:30-20:30).
-Hasiera kantuz: 23an, 19:30ean.
Zornotza
-Txapak jantzi: 22an, 19:00etan Euskal Herria plazan.
-Mahaia eta murala: 23an, 18:00etan.