Papereko proiektuaz aparte, webgunea ere jaio zen gerora, gaur egun milaka bisita dituena egunero. Hau guztia milaka irakurlek astero proiektuari emandako babesari esker izan da.
Alboan ageri den argazkia 0. alekoa da. Ale berezia izan zen, proiektuaren azalpena egiteko balio izan zuena. Noski, kalean ere propaganda lana egin zuten orduko langileek eta euskara elkarteetako boluntarioek, eta herrietan aurkezpenak egin zituzten. Ez zeuden Whatsapp, Instagram edota Facebook, ahoz-ahoko lanaren sasoia zen. Eta oraindik ere sasoiko gaude.