25 urte Atxondok azkenekoz herri artekoa irabazi zuenetik

Joseba Derteano 2018ko aza. 2a, 14:45

70eko hamarkada osoan eta 80ko lehenengo erdian Atxondo erreferente nagusietako bat izan zen Bizkaiko Herri Arteko Pilota Txapelketan. 1970etik 1983ra bost final jokatu eta horietako bi irabazi zituen: 1971n eta 1983an. Beraz, aurten 25 urte bete dira Atxondok azkeneko txapela irabazi zuenetik.

Zaldibarren kontra jokatu zuen Mungiako pilotalekuan. Zaldibar garai hartako herririk indartsuenetakoa zen eta 70eko hamarkadan hiru txapel irabazita zituen. Hain zuzen ere, 1979ko garaikurra Atxondori irabazi zion. Handik lau urtera, arantza hori ateratzeko aukera izan zuten atxondarrek eta errebantxa hartu zuten final orekatu batean. Josu Garcia-Ariño, Beloki eta Zarandona izan ziren final hartako protagonistetako batzuk atxondarren partetik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!