Goi mailako ikasketak dituzten eta lana topatu ezinik dabiltzan pertsonei laguntzeko programa da Hazilan. Abenduan hasiko da zikloa eta azaroaren 15era arte eman ahalko da izena.
Lehen fase batean, euren gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasoko dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez. Bigarren fase batean, enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute.
Aurtengoa laugarren edizioa izango da. Orain arte, 32 partaide izan ditu eta horietatik 22k lana topatu dute.