EH Bilduk sei herritan martxan ipini du alkategaiak aukeratzeko prozesua

Markel Onaindia 2018ko urr. 18a, 11:00
Artxiboko irudia.

Abadiño, Durango, Elorrio, Ermua, Zaldibar eta Zornotzan EH Bilduren alkategaiak aukeratzeko prozesuak martxan ipini dituzte. Ondorioz, alderdiak informatu duenez, hautagaitzak aurkeztea ere posible dute hala gura dutenek,  urriaren 28ra bitartean

Izan ere, prozesu irekia izango da. EH Bilduren erroldan izena emanda egotea beharrezkoa izango da hautagaia izateko zein prozesuan parte hartu ahal izateko. Oraindik alderdian izena eman barik daudenek, elkarrekin.ehbildu.eus webgunean eta herrietako arduradunen bidez egin dezakete.

Alkategai bat baino gehiago egonez gero, eztabaida fasea garatuko dute azaroaren 9tik 22ra. Gero, azaroaren 23tik 25era bitartean egingo dute bozketa, telematikoki zein presentzialki.

Gainerako herrietan aurrerago egingo dute prozesua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!