Aurreko urteetako irabazleak

ANBOTOko argazki lehiaketak baditu irabazleak

Anboto 2018ko urr. 5a, 14:46

Gallastegi, Arkazaro, Monasterio eta Juaristi

Laugarren urtez, ANBOTOk udako argazki lehiaketa antolatu du, eta, dagoeneko, aurtengoak baditu irabazleak. Aurtengo lehiaketak kategoria bi izan ditu, Durangaldekoa eta eskualdetik kanpokoa, eta atal bakoitzean saritu bi egon dira.

Eskualdeko argazkiei dagokienez, epaimahaiak Antxon Gallastegiren Urkiolamendi argazkia aukeratu du. Publikoaren saria, berriz, Itxaro Juaristiren argazkiarentzat izan da. Urkiola argazkiak 287 boto jaso ditu.
Durangaldetik kanpoko lehiaketan, epaimahaiak Larraitz Arkarazoren Myanmarreko argazkia saritu du. Publikoaren saria, ostera, Oihana Monasteriorentzat da. Vignemaleko argazkiak 148 boto lortu ditu.

Epaimahaiaren irabazleek Eroski bidaiakek emandako bidaia bana irabazi dute. Juaristik, berriz, Garaiko landetxean gau bateko egonaldia eta Hiper Eroski Abadiñok emandako barbakoa irabazi ditu. Eta Monasteriok Elaiak emandako tableta eta Ibarra sagardotegian menu bi irabazi ditu

Durangaldeko argazkia, epaimahaiaren irabazlea

Durangaldetik kanpoko argazkia, epaimahaiaren irabazlea

Durangaldeko argazkia, publikoaren irabazlea

Durangaldetik kanpoko argazkia, publikoaren irabazlea

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!