Kataluniako erreferendumaren urtemugan elkartasun keinuak izan dira Durangaldean

Anboto 2018ko urr. 1a, 22:23

Durangon, Elorrion eta Zaldibarren elkarretaratzeak egin dituzte arratsaldean Gure Esku Dagok deituta, Kataluniako erreferenduma sustatu zutenei babesa adierazteko.

Gure Esku Dagoren deialdiari hainbat herritarrek erantzun diote, irudiotan ikusi daitekeenez. Urtebete da independentziari buruzko erreferenduma burutu zenetik; Espainiako gobernuaren trabak gaindituz, hautesleen %43k eman zuen botoa.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!