Euskaraldian parte hartu gura duten herritar guztientzako izen-ematea hasi da dagoeneko

Joseba Derteano 2018ko ira. 20a, 09:03

Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra hizkuntza ohituretan eragitea helburu duen egitasmoa, martxan da. Parte hartu gura duten guztientzako izen-ematea gaur hasi dute.

Izen-emate orokorra izenematea.euskaraldia.eus webgunean egin daiteke. Durangoren kasuan, Euskaraldiak lokal bat zabalduko du Artekale kalean jaiak amaitu ostean, eta han ere batu ahalko da ekimenera.

Elorriarrak gaur eman ahal izango dute izena 19:15etatik 20:30etara bitartean herriko plazan eta bihar Algari taberna aurrean 19:15etatik 20:30etara bitartean.

Zaldibarren bihar postu bat jarriko dute udaletxe aurreko plazan, 19:00etatik 20:00etara, eta zaldibartarrak hara joan daitezke izena ematera.

Mañarian, berriz, batzar zabal batera deitu dute biharko, 18:00etan, udal aretoan Euskaraldia antolatzen jarraitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!