'Orain Presoak' dinamika aurkeztuko dute bihar Plateruena Kafe Antzokian

Anboto 2018ko ira. 18a, 10:00

Bihar Orain Presoak dinamika aurkeztuko dute Durangon, espetxe politikaren aldaketa bultzatzeko asmoz.

Joseba Azkarragak aurkeztuko duen ekitaldia 19:00etan hasiko da Plateruena Kafe Antzokian. Bertan agiria irakurriko dutela eta atxikimenduak jasoko dituztela jakitera eman dute ekimenaren sustatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!