Durangaldeko jokalariak munduko txapelketan

Jone Guenetxea 2018ko uzt. 13a, 15:20

Olatz Fernandez de Arroiabe eta Eider eta Ioana Barrena errugbi jokalariei munduko txapelketako partidu bat jokatu ostean 2002. urtean aterako argazkia da hau.

Bartzelonan jokatutako txapelketa hartan Ines Etxegibel jokalari durangarrak ere jokatu zuen eurekin. Lau partidu jokatu zituzten eta lehenengoa bakarrik irabazi zuten, Japoniaren aurka. Bigarrena, Ingalaterraren kontra ondo jokatu arren, ezin izan zuten irabazi. Hurrengo bietan, Eskoziaren eta Estatu Batuen aurka, nekea igarri zuten.

Durangaldean, errugbiaren katea ez da eten. Uribarri Barrutieta durangarra errugbi zazpiko munduko txapelketan parte hartzeko hautatu dute. Espainiako selekzioagaz San Frantziskon jokatuko du lehen partidua, uztailaren 20an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!