ANBOTOren 4. udako argazki lehian asteburu-pasa bi irabazteko aukera

Markel Onaindia 2018ko uzt. 15a, 08:30

Argazkilari senari bide eman eta ahalegina saritzeko asmoz, udako argazki lehiaketa antolatu du ANBOTOk.

Arlo bitan aurkeztu ahalko dira argazkiak: eskualdeko argazkirik onena eta eskualdetik kanpoko onena. Epaimahaiaren saria irabazten duen bakoitzak Eroski Bidaiakek emandako asteburu-pasa bategaz gozatuko du. Publikoaren sariaren kasuan, eskualdeko onenak Garaiko landetxean gau bateko egonaldia eta Hiper Eroski Abadiñok emandako barbakoa bat jasoko ditu. Eskualdez kanpoko onenak, eLAIA Information Technologyk emandako tableta eta Ibarra sagardotegirako menu bi.

Irailaren 15era arte aurkeztu ahalko dira lanak, eta publikoaren saria irailaren 17tik 30era bitartean egingo den web bidezko bozketan erabakiko da. Gehienez lau  argazki aurkeztuko ditu egile bakoitzak, aurretik beste lehiaketetan saritu bakoak. Baldintza guztiak www.anboto.org webgunean  daude ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!