Gorka Oregi elorriarra saritu dute Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan

Joseba Derteano 2018ko eka. 16a, 12:00

Gorka Oregi —eskumatik bigarrena— atzoko sairketa ekitaldian.

Institutuko ikasle ohia Mallabiko MEC-GROUP automozio enpresako ingeniaritza eta plangintza arduraduna da 27 urterekin.

Atzo Heziketa Zikloen ikasturte amaiera ekitaldian banatu zituzten aurtengo sariak. Ibilbide aipagarria duten ikasle ohien ataleko sarituetako bat Gorka Oregi Errasti (Elorrio, 1991) izan zen. “Pozik eta esker oneko” agertu da jasotako sariarekin.

MEC-GROUP enpresan automozioaren alorreko askotariko piezak egiten dituzte eta prozesu horren arduraduna da Oregi. “Egunero ideia berriekin gabiltza, erraminta berriak diseinatzen. Piezak egiteko makinak egiten ere bagabiltza orain. Automozioaren sektorea lehiakorra da eta ideia berritzaileak inportanteak dira. Jende asko arlo berdinera dedikatzen da eta bereizgarriak izaten saiatzen gara hainbat alorretan: piezak ondo egiten, besteek baino merkeago egiten, zerbitzuak eskaintzen, bezeroekiko harremanetan…”, adierazi du.

Gorka Oregiren inguruan Makina Erremintaren Institutuak egindako bideoa:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!