Durangaldeko aitzindariak bizikletan 7 hiriburuak lotzen

Joseba Derteano 2018ko eka. 17a, 11:00

Orain asteburu bi, Euskal Herriko zazpi hiriburuak bizikletan jarraian lotu zituzten Oskar Markinezek, Zigor Zuburrutik eta Gorka Marzanek. Abadiñotik irten ziren eta toki berean amaitu zuten, 27 ordu geroago.Lorpen horrek badu beste aurrekari bat Durangaldean.

1985-86 inguruan, Alejandro Fernandez, Bixen Derteano, Juan Angel Rekalde eta Justo Alberdi izan zituen protagonista. Asier Alberdi kopilotu aritu zen eta Kristina Mardarasek furgoneta batean jarraitu zieten, laguntza moduan. 32 orduan bizikletan ibili ostean, irtendako toki berean helmugaratu ziren, Iurretan.

Handik urte batzuetara, 1991. urtean, Justo Alberdik berriro bete zuen zazpi hiriburuetako erronka. Jesus Mari Odriozolagaz batera aritu zen, eta orduan 28 ordu egin zituzten bizikletan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!