Erronka itzela antolatzaileontzat, logistikoki zein kuantitatiboki. 175.000 herritarrek hartu zituzten errepideak, 2014ko Durango eta Iruñearen arteko giza kateko zifrak hautsiz.
Urteak daramatzagu Euskal Herriaren etorkizun politikoa euskal herritarrok erabaki nahi dugula aldarrikatzen. Iaz, Durangalde osoan antolatutako herri galdeketetan, nahi hori gauzatzea posible dela erakutsi genuen herritarrok, eta aurten, joan den asteko giza katean, beste pauso bat eman dugu herri gisa dagozkigun eskubideak exijitzeko.
Gutun honen bitartez Durangaldeko herritarrak eskertu nahi genituzke. Bai giza katean parte hartzeagatik eta baita urte hauetan guztietan erakutsitako adore eta ilusioagatik ere. Horixe baita burujabetza lortzeko giltza: ezberdinen arteko adostasuna, elkarlana eta determinazioa. Eskerrak baita, eskualdeko komunikabideei, ANBOTO astekariari bereziki, herritarrei boza emategatik. Eta, azkenik, eskerrik beroenak mobilizazio erraldoiaren antolaketa lanetan ibili ziren boluntarioei.
Jauzi handi bat egin genuen ekainaren 10ean. Erakutsi genuen gero eta gehiago garela nazio burujabe bat nahi dugun herritar ahaldunduak. Ez dugu atzera egingo. Lanean jarraituko dugu Euskal Herriaren borondate demokratikoa gauzatu dadin. Jende zoriontsuz osatutako herri libre bat lortu arte. Erabakiko dugu, Gure esku dago! Mila esker danori.