Durangoko Ibaizabal Ikastolak, Zornotzako Lauxeta Ikastolak eta Iurretako Orobiogoitia Institutuak "eskola jasangarria" ziurtagiria jaso zuten atzo. Busturiako Ekoetxea Urdaibain egin zuten sari banaketa, eta sariak ematen Iñigo Urkullu lehendakaria, Ingurumeneko sailburu den Iñaki Arriola eta Hezkuntzako sailburu den Cristina Uriarte egon ziren.
Ziurtagiri honek ikasleen artean jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea dituzten ikastetxeak saritzen ditu, Eskola Agenda 21 Programan parte hartzen dutenak.