"Langileon lan baldintzak okertzeak dakarren merkatzearekin, patronalaren etekinak biderkatzen jarraitzea" da estatalizazioaren helburua, LABen iritziz. Gainera, bere atzean negoziazio kolektiboak eta negoziatzeko eremu berriak blokeatzeko asmoa ere badagoela salatu du sindikatuak. Hori dela eta, mobilizatzeko beharra nabarmendu du, eta erabakiak bertan hartzeko aldarria zabaldu ere bai. Konponbidea, "Lan Harremanetako eta Babes Sozialeko Euskal Esparrua" sortzea dela dio LABek.
Hauek dira eguaztenerako antolatutako mobilizazioak:
Abadiño: 12:00etan Gestamp eta Rothenberger enpresen atarietan, eta 13:30ean Inyectametal enpresa aurrean.
Atxondo: 13:30ean Cemosa enpresaren aurrean.
Berriz: 13:30ean Industrias Gol enpresaren parean.
Durango: 12:00etan udaletxean eta Ona enpresa parean. 13:00etan Brusseko biribilgunean.
Elorrio: 12:00etan udaletxean.
Ermua: 13:30ean Tenneco automotive enpresa parean.
Izurtza: Foseco enpresa aurrean.
Mallabia: 11:00etan eta 14:00etan Larzep enpresaren aurrean.
Zornotza: 10:00etan Aludiumen. 12:00etan Plastibor aurrean. 12:30ean Zubietako poligonoan. 13:30ean Arania Inbisai poligono sarreran.