Guztira 109.000 euro erabiliko ditu Amankomunazgoak euskara, ongizatea eta kirolaren ataletan laguntzak emateko. Esaterako, aniztasun funtzionalaren alde lan egiten duten elkartentzat 30.000 euro gordeko ditu, eta herrialdeen garapenean jarduten dutenentzat 20.000 euro.
Gainera, atletismo pistako erabiltzaileentzat 40.000 euro egongo dira eskura, bolodromokoentzat 7.000 eta trinketekoentzat 1.000 euro.