Jakin duzu errenta-aitorpena euskaraz egin ahal duzula? Eta badakizu horrek zer esan nahi duen? Bada, zure esku ere badagoela administrazioa euskaldunagoa izatea. Ikus dezagun zein erraza den!
UEMAk abiatutako kanpainak argi baino argiago azaltzen du egin beharrekoa. Are gehiago, prestatutako materiala, hau da, kartelak, euskarriak, irudiak eta azalpen-orriak klik batez eskuratu ahal ditugu gure inguruan ere zabaltzeko: etxean, koadrilan, lantokian, elkartean …
Hala ere, laburbilduz, hauek dira jarraitu beharreko urratsak:
Zein izan daiteke trabarik handiena? Hiztegia? Egon lasai, UEMAko lagunek horretan ere pentsatu dute-eta! Materialean, besteak beste, tramiteak egiteko behar ditugun hitzak biltzen dituen hiztegitxoa topatuko dugu.
Ikusten duzuenez, aurten ez dugu aitzakiarik; beraz, prezio berdinean, euskaraz aitortu dezagun!