Azken orduotako euriteak arazoak eragin ditu Durangaldeko errepideetan

Maialen Zuazubiskar 2018ko api. 11a, 13:26

Udaberrian sartuta gauden arren, azken egunotan negu giroa dugu Durangaldean. Esaterako, azken orduotan euri asko egin du eskualdean eta zenbait tokitan errepideak urez beteta daude.

Bideo honetan ikus daitekeen moduan, Abadiño eta Durango lotzen dituen errepidea urez beteta dago.

 

Bestalde, Iurretako Zaldai errekak gainezka egin du plaza ostean, argazkian ikus daitekeen legez.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!