Intsumisioaren aldarri ozena Durangaldean

Jone Guenetxea 2018ko mar. 23a, 14:45

Haritz Leanizbarrutia epaitegietara deitu zuten intsumisoa izateagatik, 1995eko urtarrilaren 19an. Berriz Intsumisio eta Objekzioaren Alde (BIOA) taldea sortu berri zen sasoi hartan.

Xabier Amuriza bertsolaria eta Rosa Mari Ostogain Berrizko sasoi hartako alkatea Leanizbarrutia intsumisoaren testigu lez joan ziren Bilboko epaiketara. Herriko hainbat lagunek intsumisioaren despenalizazioa aldarrikatu zuten Epaitegi Nagusiaren aurrean. Berriztarra espetxean sartu zuten, azkenean. Bestalde, urte horretan bertan, otsailaren 13an, Zigor Murgoitio intsumiso elorriarra ere espetxeratu zuten. Sasoi hartan, Basauriko kartzelan 30 intsumiso zeuden, 3. graduan. Durangon ere beste bi intsumiso atxilotu zituzten. Ez ziren intsumiso izatearren Durangaldean atxilotu zituzten bakarrak izan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!