Errigorako bi sorta zozkatuko ditu ANBOTOk

Maialen Zuazubiskar 2018ko mar. 20a, 16:30
Sorta ekologikoa.

Errigorako sorta ekologiko edo konbentzional bat gura duzu? ANBOTOk bi sorta zozkatuko ditu apirilaren 3an.

Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura lemapean, bosgarren urtez udaberriko kanpaina egiten dabiltza Errigorako kideak. ANBOTOk apirilaren 3an sorta ekologiko bat eta sorta konbentzional bat zozkatuko ditu.

Zozketan parte hartu gura dutenek ondorengoa egin beharko dute: ANBOTOko Facebook orriari gustuko dut eman eta albiste hau elkarbanatu @anbotokomunikabideak aipatuta.

Sorta konbentzionala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!