LED argien inguruko informazio faltsua zabaltzen dabiltza enpresa batzuk Durangaldean

Markel Onaindia 2018ko mar. 15a, 13:21

Askatasun etorbidean dago Kontsumitzailen Bulegoa.

Kontsumitzaileen Bulegoan hainbat herritarren kexak jaso dituzte, eta abisua zabaltzea erabaki du Amankomunazgoak. Iberalia eta Efusión enpresak dira informazio faltsuak zabaltzen ari direnak. 

Enpresa horiek etxerik etxe bisitak egiten ari dira. Bertan, 2016ko efizientzia energetikoaren inguruko ikerketen baten arabera etxeetako argia LED sistemara pasatzea derrigorra dela azaltzen dute enpresako langileek. Baina, Kontsumitzaileen Bulegoak argitu du hori ez dela egia. "Ez da derrigorrezkoa etxebizitzetan argiteria aldatzea eta ezta ere horrelako bisitak norberaren etxean jasotzea", esan dute oharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!