Hamabi proiektutik bederatzi saritu dituzte enpresa ideien lehiaketan

Maialen Zuazubiskar 2018ko mar. 6a, 13:46

Aitziber Irigoras Durangoko alkateak, Igor Agirre Mallabiko alkateak eta Carlos Totorika Ermuako alkateak parte-hartu zuten ekitaldian.

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako eta Durangaldeko hainbat udalen parte-hartzearekin garatutako Gaztedi Durangaldea ekimeneko sari banaketak egin zituzten joan zen barikuan. Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, lehiaketara aurkeztutako hamabi proiektuetatik bederatzi saritu dituzte.

Martxoaren 2an Ermuan egin zen sari banaketan, Durangoko Udalak Doozy eta Express NAP proiektuak saritu zituen, Zornotzako Udalak Berbizi eta Skyroad proiektuak eta Ermuako Udalak Damdaw, Ermuap, Time Trainer, Mycareer eta Aurkitzen EH proiektuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!