Hauek dira Durangaldean eskariak egiteko puntuak:
Durango: Abarrak AEK, Berbaro, Durangoko Institutua, Durangoko Udal Euskaltegia, Ibaizabal Ikastola, Kurutziaga Ikastola eta Zabalarra eskola.
Elorrio: Abizari AEK eta Txintxirri Ikastola.
Ermua: Kaltxango AEK.
Iurreta: Eskaria egiteko Urki Dendan eta jasotzeko Dantza taldeko lokalean.
Otxandio: Kementsu.
Zaldibar: Liburutegi zaharra.
Zornotza: Andra Mari Ikastola, Ixerbe kiroldegi ondoko lonja, Zornotzako AEK.
Kasu batzuetan Internet bidez ere egin ahal dira eskariak, eta gero bertan jaso.
Euskara eta ekonomia sustatzen
Bosgarren urtez egingo dute udaberriko kanpaina, Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura lemapean. Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herrian zabalduta, hango ekonomia eta auzolana sustatzea da antolatzaileen helburua. Gainera, produktuak euskaraz etiketatu eta zabaltzeko ildoa ere jorratzen dute. Udazkeneko uztaren kasuan, batzen duten diruaren zati bat Nafarroako euskalgintzari laguntzeko izaten da.