Bestalde, Hezkuntza Sailak jakitera eman du ez dituztela klaseak suspenditu. Hala ere, Durangaldeko eskola batzuk itxi dituztela jakitera eman diote ANBOTOri. Esaterako, Otxandioko eskola. Ibaizabal Ikastolak ere klaseak bertan behera utzi ditu, hala ere ikasleentzat ateak zabalik dituztela jakitera eman dute.