Goitibeheran, zoro haizea alde zutela

Markel Onaindia 2018ko ots. 9a, 16:00

Bihartik aurrera karnabalak edo inauteriak ospatuko dira han eta hemen. Mozorroak jantzi eta gure barreneko beste pertsonaia batzuei azalera irteten utziko diegu.

Aste honetan berreskuratu dugun argazkian ere protagonistak mozorrotuta doaz, inauterietakoa ez den arren. 1982ko Iurretako sanmigeletako irudi bat da, sasoi hartan egiten zen goitibehera lehiaketakoa. Goiurian behera etortzen ziren gazte ausartak, batek daki zelan asmatutako ibilgailuekin. Zoro haizea alde zutela, birritan pentsatu barik irteten ziren bidera. Espontaneoak ziren, zalantzarik barik.

Joseba Agirre Iketza eta Mikel Aiartzaguena Txapu dira Goiuri Sopelanak ateratako argazkiko protagonistetako batzuk. 2018ko sanmigeletan animatuko al dira abentura hura errepikatzen? 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!