Ibon Iparragirre presoaren egoera salatzeko elkarretaratzea egin dute Durangon

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 26a, 13:58

Durangaldeko LAB sindikatuak deituta egin dute elkarretaratzea.

Ibon Iparragirre euskal preso politikoaren egoera salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Andra Mariko elizpean. IHESA duen presoa Arrasateko Aitta Menni ospitale psikiatrikora leku aldatu zuten urtarrilaren 19an. "Ibonek IHESA dauka, ez gaixotasun psikologikoa. Gainera, epailearen ebazpenak argi dio ez daukala inongo gaixotasun psikologikorik ", adierazi dute sindikatuko kideek. Bestalde, presoak hirugarren gradua eskatu duela eta ukatu egin diotela salatu dute.

Horrez gain, Ibonek etxean eta bere familiarekin egon behar duela adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!