Sahararren aldeko karabana solidarioa martxan du Rio de Orok

Anboto 2018ko urt. 23a, 17:00

Asteburu honetan eta hurrengoan Abadiñoko Eroskin egongo dira Rio de Oroko kideak, Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko elikagaiak batzen eta herritarrak informatzen. Bertan zein Durangoko alde zaharreko Eroskin ere elikagaiak uzteko deia egin dute. Euskal karabana solidarioaren kanpaina martxan dago abenduaz geroztik Durangaldeko ikastetxeetan.

Arroza, pasta, lekaleak, azukrea, hegaluzea oliotan eta sardinak oliotan eman daitezke. Elikagai horiez gainera, konpresak ere jasoko dituzte. Kanpaina honetan parte hartzeak duen garrantzia gogoratu dute Rio de Oro elkartekoek; izan ere, kanpamenduetan bizi duten egoera kontuan hartuta, kanpotik elikagaiak jasotzeko beharrizana dute. "Guztion artean laguntza humanitarioko 24 toneladaz betetako trailer bat bete dezakegula konbentzituta gaude", bota dute erronka oharrean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!