Mikel Goñi pilotari ohiaren ezkontzako argazkia da, Julen Uribe argazkilariak ateratakoa eta ANBOTOren 5. alean argitaratutakoa. 500 bat gonbidatu egon ziren ezkontzan, eta horietako batzuk Berrizko pilotariak izan ziren. Oronozen ezkonduta, Iruñera joan ziren ospatzera.
Maialen Lujanbiori 2017ko txapela jantzi dion Sebastian Lizaso bertsolaria ere ageri da eurekin; saltsero eta umoretsu, beti lez. Ez dakigu berriro elkartu ote diren, baina, hemendik, on egin guztioi!