'Harek denporak!' atala estreinatuko du bihar ANBOTOk

Anboto 2017ko abe. 14a, 08:50

Papereko diseinu eraberrituagaz irtengo da kalera ANBOTO bihartik aurrera, eta izango dituen nobedadeen artean, iraganeko argazkiei lotutako atal bat egongo da. Iragana ulertzea eta estimatzea beharrezkoa delako, etorkizunera hobeto begiratzeko.

Biharko atalean, Gerediaga elkarteak emandako argazki bat eta horen istorioa kaleratuko dira, 1920ko hamarkadako azoka bat irudikatzen duena. Herritarrek ere bidali ahalko dituzte proposamenak, astekaria@anboto.org helbidera, 688 63 50 41 whatsapp zenbakira eta sare sozialetara.

Agenda eta erreportaje zabalagoak
ANBOTOren lan-taldeak azken hileetan burututako hausnarketa baten ondorioz dator papereko edizioaren diseinu aldaketa; zenbait irakurleren iritzia ere ezagutu du horretarako. Irakurketa erosoagoa eta interesgarriagoa eskaintzea da helburu nagusia. Esaterako, erreportaje zabalek protagonismoa irabaziko dute, eta kultur agenda handituko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!