Azken bi urteotan kudeaketa arloan ahalegin berezia egin dute Tokikomen batzen diren hainbat tokiko hedabidek. Euskalitek emandako formazioaren bidez, kudeaketa aurreratuan sakondu dute, enpresa ikuspuntua eguneroko jardunean txertatuz. Horrela, Innobideak-Kudeabide programaren parte-hartzaile moduan, EUSKALITen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria eskuratu dute hainbat hedabidek, tartean ANBOTOk. Joan zen martitzenean Donostiako Kursaalean egindako ekitaldian jaso zuten errekonozimendu hori.
"Arlo guztietan eraginkorragoak izateko tresnak aurkitu ditugu Kudeaketa Aurreratuaren ereduan. Aurrerapausoak egin ditugun arren, hau hasiera baino ez da izan. Hurrengo urteotan arlo honetan sakontzea da helburua", azaldu du Guenetxeak.