Durangaldetik Parisera, presoen eskubideen aldeko manifestaziora

Jone Guenetxea 2017ko abe. 9a, 15:25

Durangaldeko hainbat lagunek presoen eskubideen alde Parisen egindako manifestazioarekin bat egin dute. 'Orain presoak' lemapean, 11.000 lagun batu dira, gaur, Frantziako hiriburuan presoen sakabanaketaren aurka. 

Manifestazioan euskal presoek bizi duten "salbuespen egoerarekin" amaitzeko eskatu dute. Protesta horretan, besteak beste, Durangoko EH Bilduko Jon Bingen Landabideak, Eider Uribek eta Rosa Mintegik parte hartu dute. Bestalde, Parisen amaitu da, gaur, azaroaren 16an abiatu zuten espetxeen martxa. Egun hauetan Frantziako zortzi espetxetan izan dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!