Errigora ekimeneko 714 saski saldu dira Duragaldean

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 27a, 13:00

Nafarroako ekoizleei eta euskarari bultzada eman gura die Errigoraren ekimenak.

Errigorak, nafarroako ekoizleei eta euskarari bultzada eman gura dien ekimenak, udazkeneko kanpaina martxan izan du. Ekimeneko kideek jakitera eman dutenez, Durangaldean 714 saski saldu dituzte; 254 kutxa zuri eta 460 kutxa beltz. Kutxa hauetan, besteak beste, ardoa, zainzuriak, orburuak, pastak, piperrak, olioa eta aran-marmelada egongo daude.

Ekimeneko kideek jakitera eman dutenez diruaren zati bat Nafarroa hegoaldeko nekazariei emango diete, eta beste bat euskalgintza laguntzeko izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!