Tenperatura freskoekin hasiko dugu eguna Durangaldean

Anboto 2017ko aza. 15a, 07:00

Martitzenean lez, eguaztena ere hodei hondar batzuekin hasiko dugun arren, goizak aurrera egin ahala ostarteak gero eta zabalagoak izango dira eta arratsaldea eguzkitsua izango da.Tenperaturak ere ildo beretik jarraituko du, minimoak 2 gradu ingurukoak izango dira eta maximoak 13 gradu ingurukoak. Gainera, egunsentian hotza egingo du eta Durangaldeko zenbait tokitan izotza bota dezake.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!